Bio
Birkite Alonsok 2017an bakarlari gisa hasitako proiektua dugu Birkit. 2000aren lehen hamarkadan Eorann eta Red Carmine taldeetan aritua, 2017an”Emen” izeneko bakarkako debutan gitarra elektrikoa eta piano hutsak uztartu zituen, sei urteko etenaldian zehar mamitutako soinu eta gogoetak islatuz. 2021eko azaroan “Inertzia” izeneko bigarren lana talde formatuan aurkeztuko dute Birkitek, Ilargi Agirrek (Perlak, Mice, Hatxe) Mikel Palenzuelak (Tilde, Madera) eta Patxi Agirrek (Perlak), azken bi urteetan bederatzi abestiz osatutako lana landu ostean. “Inertzia” Mikel Kazalisek grabatu du aurtengo udan, Zarautzko Fidelenea estudioan. Idoia Hernandez Toledo “Hatxe” pianojoleak kantu batean lagundu die. CDaren diseinua eta argazkiak Aitziber Orkolaga donostiarrarenak dira.
Birkit MUKURU kolektiboaren kide bezala aurkezten du bere talde-formatuko lehen lana, Paxkal Irigoyen, Kaskezur, Hatxe, Peru Galbete, Hegazkin eta beste hainbat talde eta bakarlarirekin batera.
...
Nerabezaroan Gasteizko musika eskolan gitarra klasikoko ikasketa zorrotzak bertan behera utzi eta 23 urterekin lehen gitarra elektrikoa erosi zuen Birkite Alonsok, Ricardo Urrutia eta beste hainbat irakaslerekin bi urtez ikasi ondoren abesti sorta bat osatu eta 2001ean taldekide bila hasi zelarik. Gon Caraballo baxularia ezagutu eta Eorann sortu zuten Bilbon, ofizialki 2003tik 2008ra aritu eta pop eta post-rock ilun batetik abiatuta Sergio Hoyuelos gitarra jolearen psikodeliari batu zitzaion noise-rocka osatu eta hiru lan grabatu zituztelarik.
Eorann banatzean Birkitek, Gonek eta Rober Somavilla taldeko azken bateri joleak Red Carmine proiektu berriari ekin zioten, shoegaze-rock melodia baratzak eta erritmo pausatuagoak sortzeko gogoak bultzatuta. Hurrengo urtean Carlos Boulandier gitarrajolea batu zitzaielarik, 2010era arte aritu ziren grabatutako lehen diskako eta bigarrenerako prest zituzten kantak zuzenean jotzen.
Urte berean Birkitek musika egiteari utzi eta bost urteko etenaldiari hasiera eman zion, 2015eko udan gitarra berriz entxufatzeko beharra sentitu eta etxean bertan bi urtez luzatuko zen bakarko proiektuari hasiera emanez. 2016aren udazkenean kontzertuak ematen hasi eta 2017ko udan "emen" bere lehen diska grabatu zuen Gasteizko Sonora estudioan Iñaki Alonsoren laguntzaz. Azaroan interneten argitaratu eta Cda abenduan aurkeztuko du Durangoko azokan.
Emakumezko bakarlari eta talde atzerritarren folk eta rock independentetik edandako eraginek aintzinako noise eta melodia baratzekin bat egiteaz gain, Birkitek euskal kantagintzarako senarekin konbinatuz osatu du "emen", diskak aurrera egin ahala hasierako soinu elektriko iluna argituz eta gozotuz doalarik. Abestiak bizitzako hainbat etapen arteko aldaketen deskribapen emozionalak dira, Birkit musikaria eta emakumea aurkitzearen bilaketan lortutako identitatearen isla.
Diskografia

Iñaki Alonsok «emen» grabatu zuen Gasteizko Sonora Estudioan 2017ko ekaina eta iraila artean. Birkitek Fender eta Gretsch gitarra elektrikoak eta Nord electro pianoa erabili zituen, Gon Caraballok (Eorann, Red Carmine) baxuarekin bi abestitan lagundu ziolarik.
Emakumezko bakarlari eta talde atzerritarren folk eta rock independentetik edandako eraginek aintzinako noise eta melodia baratzekin bat egiteaz gain, Birkitek euskal kantagintzarako senarekin konbinatuz osatu du «emen», diskak aurrera egin ahala hasierako soinu elektriko iluna argituz eta gozotuz doalarik. Abestiek bizitzako hainbat etapen arteko aldaketen deskribapen emozionalak dira, Birkit musikaria eta emakumea aurkitzearen bilaketan lortutako identitatearen isla.

HITZAK
1. Zelatan
[+]
nahiz eta mila bider ikusi gaituen ilunpean laztantzen
agian begira dago orain ere,
gure arteko distantzia lagun duela, orain ere.
Gauak ez dit zure berririk ekartzen
inbiriak hila behatzen gaitu isilean
gure artekoa hitzik gabe
gauero sendotzen dela ikustean, orain ere.
Gauak ez dit zure berririk ekartzen.
2. Leihoa
[+]
miresmena gizarteak helarazitako emakumearenganako desirarekin nahastu eta oker proiektatzearen inguruan.
Begi triste horiek berriz hitz egin didate
hiru eguneko bizarra gaur ere
nahikoa izan ziren arreta deitzeko
eta orain ezin gainetik, ezin burutik kendu.
Gaindituta, eskuak bete
hirugarrena bidean
begi triste horiek hitz egin didate
eta ez dakit zer dioten, ez dakit zer nahi duten.
Larrua jo nahi didazu,
ala zurearen kontra estutu, besterik ez?
Naizen lekuraino eraman zaitzadan
naizen lekuan arnas hartuko duzulakoan.
Bertan egonda naiz ere, aspaldian
ez naiz erantzuna, ez nauzu behar.
Ireki leihoa
tinko itxi zendun noizbait
etxea epeltzean.
3. Zuria
[+]
burua onartzea eta maitatzetik sortutako askatasun pertsonalak aurrera egiteko ematen digun indarra urteen igaroari zor diogula ulertzea.
Emakume helduaren (bereziki amaren) desexualizazio sozialaren salaketa. Lotura apurtu gabe, bestearekiko dependentziaren haustura, «zure beste erdia» aurkitzea
etorkizuneko «ni» idealizatua eraikitzean datzala ulertzea.
Ispilu aurrean
zuria
zerbait galtzen dela
diote
adituek
betikoek
ez berak.
Atzo hasitako
bidea
zabalik aurrean
hutsetik ez baina,
eskuratutako
aldeak
zamak arinduta
sentiarazten du
Duina
jantzia
aparta
umila
ausarta
zuhurra
uxatu zituen beldurrak.
Ederra
sentsuala
erantzia
askea
paziente
laguna
bere ametsetako kuttuna.
Ispilu aurrean
zuria
zerbait galtzen dela
diote
adituek
ez berak
aurrera.
4. Munduan gertatzen den guztia
[+]
egunkarian
munduan gertatzen den guztia
irakurtzen da
eta munduan gertatzen den guztia
munduan gertatzen den guztia
dela sinisten da
Batzuetan
haizeak
egunkariaren orriak oratu eta
banderak bailiren
astindu, okertu, aldrebestu
desordenatu, zimurtu, nahaspilatu
eta apurtzen ditu.
Hitzak: Joseba Sarrionaindia
5. Barrutik barrurantz
[+]
desagertzea hurrengo etapetan esparru pertsonala eta identitatea berreskuratzea bezain
garrantzitsua eta beharrezkoa dela ulertzea.
Epel
barrutik
irten zinen
nire mundutik
negar batean
niri tiraka
kanpoan ginen biak estrainekoz.
Aurreiritziak
erantzita
irribarrez jantzitako
soinu, leku, bihotz, aurpegi berriak
zuri esker
maitia.
Unerik ez
etenik ez
zuretzat ziren gauak, egunak
doinurik ez
eta osorik ez
zuretzat ziren gauak, egunak
indar guztiak
maitia.
Eta orain
barrua deika ari da
noan
itxaron pixka batean
aurrean zaitut
niri begira
entzun doinu berri hauek
nireak dira
itzuli dira.
Unerik ez
etenik ez
zuretzat ziren gauak, egunak
doinurik ez
eta osorik ez
zuretzat ziren gauak, egunak
indar guztiak
urteak
maitia.
Nahikoa gaurkoz
zatoz jolastera
gorde zaitez arropa azpian
epel
barruan
gure munduan.
6. Zoroak
[+]
kalean gora korrika, dantzan
zu harro, zoro artean
inoiz baino ederrago.
Kolpez kolpe
ez duzu minik
Ahoz aho
hegan bizirk
Maitasunak gaitu zoratu
zu zaintzeko elkar batuz.
7. We Rebuild
[+]
you had me
time spread seeds
kisses & battles.
I do
Those two words
mean nothing
but we said them
‘cause they made us smile
we did
we used to.
And then we smile again
and I’m flying all around you.
There you keep calling
while I’m here flying all around you
Will you keep calling
if I’m not flying home?
I adore you
then you lose me
we both care
we rebuild
when I hurt you
you still feed me
Do I lose there?
or do you make us both win?
8. Biluzik
[+]
egi zikin hura aurreratu egin da oraingoan.
Gaur ez du egunerokoan babesik hartu
segundu mutuetan murgildu da
gauak oihuak irentsi bait ditu.
Gaur ez du egunerokoan babesik hartu
iraganak buztitako maindiretan
euren itsaso ohian, lo gelditu da
erloju zahar honen ahots epelak
kulunkatzen duen bitartean
odolak malkoak zirriborratuko.
Hotzak dago
biluzik
haren arnasak esnatuko duelakoan.
Hotzak dago
biluzik
haren arnasak
itzuliko duen amesgaiztoa eten nahian
bertan geldituko da
isilik
gauak oihuak irentsi bait ditu.
Hotzak dago
biluzik
haren arnasak esnatuko duelakoan.
Hotzak dago
biluzik
haren arnasak
itzuliko duen amesgaiztoa eten nahian
ez zaitez hemen gelditu
isilik
goizak oihuak zabalduko ditu.
9. Aldean
[+]
noizean behin desagertu ohi da
gertukotik urrun
non bestelakorik sentitzea
ezegokia ez den.
Non pasioak maiteari
bihotza urratuko ez dion.
Irudikatzen, marrazten,
desira duena moldatzen.
Bat-batean
desagertzen hasi denean
berriz itzuliko da,
bestea ere
bertan dela somatzean.
Aske zaitu
aldean
onartzeak dakar
azkenik
barea.
Eraikitakoak
zutik darrai horrela
eta horrela darraite
eskutik aurrera.
10. Lovesong
[+]
you make me feel like I am home again
Whenever I’m alone with you
you make me feel like I am whole again.
Whatever far away
I will always love you
Whatever long I stay
I will always love you
Whatever words I say
I will always love you.
Elkarrekin gaudenean
gaztea naiz berriz, zure ondoan
geu bakarrik gaudenean
alaia naiz berriz, zure ondoan.
Urrunetik ere
maite izango zaitut
luzaroan bada ere
maite izango zaitut
esandakoa esanda ere
maite izango zaitut.
Whenever I’m alone with you
you make me feel like I am free again.
Whenever I’m alone with you
you make me feel like I am clean again.
Urrunetik ere
maite izango zaitut
luzaroan bada ere
maite izango zaitut
esandakoa esanda ere
maite izango zaitut.
Hitzak: Robert Smith ( The Cure) Itzulpena: Birkite Alonso
11. (Ez)pain artian
[+]
ohi baino baxuagoa ematen zuen
eskutik heldu
eta jauzi egin gendun mendira
Aske nintzen
aske zu be.
Dasta neban fruitua
neuria bailitzan ene ezpain artian
Eta zeu zelatan,
ugazaba esnatuko zalako ustean.
Ilun bazen
izpiak ginen
egunsenti berriaren iragarle.
Lurra erein genuen.
Jauzi egin genuen.
Goizaren jabe ginelakoan nengoen
eta aske nintzen
aske zu be
argi izpiak lez,
une batez.
Argazki eta Bideoak
Kontzertuak
Azaroak 18/16 | Hiria Taberna (Orduña) | 21:00 |
Martxoak 13/17 | Huts Taberna (Laudio) | 21:00 |
Abenduak 7/17 | Ahotsenea, Durango | 15:00 |
Urtarrilak 20/18 | Errekaleorreko Gaztetxea, Gasteiz + LIBE | 19:00 |
Otsailak 24/18 | Etxeluze Gaztetxea, Orio. Xaltxa Badago jaialdi feminista | 22:30 |
Martxoak 4/18 | Txantxarreka Gaztetxea, Donostia + FALTA taldea | 18:30 |
Maiatzak 27/18 | Marruma Kulturalak (Elektro-akustikoa), Donostia | 18:00 |
Ekainak 16/18 | Andoain Rock Jaialdia + Tulsa + Boss Hog + Legendary Tiger Man + The Kill Devil Hills +The Coal Poarters | 18:00 |
Ekainak 21/18 | Sarean Kulturgunea (Elektro-akustikoa), Bilbo | 20:00 |
Uztailak 23/18 | Bilbo Hiria Irratiaren Aste Nagusiko saio berezia, Algara Konpartsan, Bilbo | 13:00 |
Urriak 5/18 | Herri Antzokia (Legorreta) + Don Inorrez | 22:00 |
Urriak 20/18 | Jimmy Jazz (Gasteiz) + The Limiñanas | 21:00 |
Azaroak 16/18 | Bira Kulturgunea (Bilbo) | 20:30 |
Azaroak 17/18 | Ambigú (Off- Bilboloop Jaialdia) (Bilbo) | 20:30 |
Azaroak 24/18 | Bizitegi Elkartearen Harrobia Zentroa- Fair Femme Saturday Jaialdia (Otxarkoaga, Bilbo) | 19:00-21:00 |
Abenduak 15/18 | Feministaldia (ZORRAK bertsioen kontzertua + Anari+Mursego+Saioa+Lorea Garate & Ines Osinaga + Mice ) Le Bukowski (Donostia) | 21:00 |
Otsailak 9/19 | Satellite – T (Bilbo) BAKARLARI BAKARTION BIRA + Mikel Uraken + Eneritz Furyak + Abereh |
Martxoak 9/19 | Geltoki (Iruñea) BAKARLARI BAKARTION BIRA + Mikel Uraken + Eneritz Furyak + Abereh + Pelax |
Martxoak 12/19 | Gernikako Lekuek Jaialdia (Arriguriren «Arraten» proiektuaren aurkezpena)+ Eneritz Furyak | 21:30 |
Apirilak 1/19 | Loraldia – Katixa Agirreren «Amek ez dute» liburuaren aurkezpena (Akustikoa) Elkar Denda – Poza Lizentziatua (Bilbo) | 19:00 |
Apirilak 6/19 | San Agustin Kulturgunea (Azpeitia) + ANARI | 23:00 |
Maiatzak 11/19 | Lemoakustik Fest (Lemoa) + James Room+Jon Gurrutxaga+Larregi+Empty Barrells+… | 11:30 |
Maiatzak 24/19 | Seminarioa (Bergara) + MICE | 21:00 |
Ekainak 2/19 | Musikazuzenean Jaialdi Akustikoa Sutegi Antzokia (Usurbil) | 19:00-21:30 |
Ekainak 9/19 | Gasteizko Gaztetxea BAKARLARI BAKARTION BIRA + Mikel Uraken + Abereh |
Ekainak 23/19 | Dabadaba (Donostia) + Anari | 19:00 |
Abuztuak 29/19 | Musika Plaza (Zarauz) | 20:30 |
Irailak 15/19 Igandeak Artium Museoan (Gasteiz) |
Irailak 22/19 Hori Bai Gaztetxea (Larrabetzu) | 18:30 |
Azaroak 8/19 Burugorri Ostatua (Itziar) | 23:00 |
Azaroak 29/19 «Boga» Garagardo Fabrika – Pikara Magazine Urteurrena (Mungia) |
Abenduak 26/19 Sortu dira Besteak Jaialdia Zelai Arizti Aretoa (Zumarraga) | 19:00 |
Urtarrilak 26/20 Iturri Taberna (Oñati) | 19:30 |
Otsailak 2/20 Bakarlari Bakartion Bira Lakaxita Gaztetxea (Irun) |
Irailak 5/20 Aiaraldea Faktoria (Arrastiak Faktorian) (Laudio) TALDEAREKIN | 20:00 |
Irailak 18/20 Gauekoak Jimmy Jazz (Gasteiz) TALDEAREKIN | 20:30 |
Azaroak 26/20 Oihaneder Euskararen Etxea – Eskilarapeko Soinuak (Gasteiz) | 20:15 |
Martxoak 5/21 Speak up! Urruma Asanblada Feministaren Jaialdia- Lonbo Aretoa (Arrigorriaga) | 17:30 |
Irailak 26/21 Xake Espazioa (Bilbiko Plaza) + Patxi Agirre Biko Formatuan | 13:00 |
Azaroak 13/21 Mukuru Jaia – Bergarako Gaztetxea + Hatxe+ Nigara Zuek+Paxkal Irigoyen+Muskulo+Klak!Son!+Hegazkin | 18:00 |
Abenduak 8/21 Durangoko Azoka – Ahotsenea | 12:10 |
Martxoak 23/22 BIRA Kulturgunea (Bilbo)- Taldea akustikoan | 20:00 |
Maiatzak 13/22 Gasteizko Gaztetxea- Araba Bizirik Jaialdia | 22:30 |
Ekainak 23/22 Kafe Antzokia (Bilbo) + Seiurte |
Uztailak 15/22 Munoa (Zarautz) Adarretatik Jaialdia | 22:00 |
Urriak 2/22 Herriko benta (Artea) taldea elektroakustikoan | 13:00 |
Abenduak 23/22 Burubio Kultur Elkartea (Amurrio) + Pasadena | 22:00 |
Maiatzak 18/23 Arrasateko Gaztetxea | 22:00 |
Prentsa
2023
Elkarrizketa Kepa Arbizurekin Gara egunkariko K7 kultura gehigarrian
Elkarrizketa Kepa Arbizurekin Gara egunkariko K7 kultura gehigarrian (Artikulu osoa)
2022
Elkarrizketa Naiz Irratiko BIGARREN KAFEA saioan (Bideoa)
Jone Gartziaren artikulua DEIAN
Elkarrizketa Ainhoa Llonarekin Bizkaia Irratiko MUSIKEA ATSEGINEZ saioan
Elkarrizketa Joni Ubedarekin TTAP Aldizkarian
Elkarrizketa Ane Zabalarekin Bilbo Hiriko PIPERPOLIS saioan
Itziar Ugarteren artikulua «Inertzia»ren inguruan, BERRIAN
Elkarrizketa «Arratsean» saioan, Arantxa Iturbe eta Nekane Peñagaritanorekin
2021
Birkit zuzenean Ahotsenean Durangoko Azokan
Elkarrizketa Zarata-Mondosonoron Jaione Dagdrommer
Elkarrizketa Naiz Irratiko «Musikharia» saioan
Birkite Alonsok gidatutako «Emen Gonak» siaoa Naiz Irratian
2020
Birkite Alonsoren «Lauhazka» atala BERRIAn
Birkite Alonsoren kultur proposamenak EITB Kulturan
2019
2018
Birkit Hamaika Telebistako «Musikazuzenean» saioan
Birkit ETBko «Ahoz aho» saioan
Birkit Bilbo Hiria Irratiaren Aste Nagusiko saio berezian (Algara Konpartsan)
Antton Iturbe diskoaren inguruan Zarata-Mondosonoron
Txema Mañeru diskoaren inguruan Rockinbilbo atarian
Badok: Birkit Negu Gorriaken «Borreroak baditu milaka aurpegi»ren inguruan 25. urteurrenean
Leire Palaciosen elkarrizketa Badok Atarirako
Elkarrizketa Hamaika Telebistako «Musikazuzenean» saioan
Elkarrizketa Euskadi Irratiko «Arratsean» saioan
Elkarrizketa Bilbo Hiria Irratiko «Piperpolis» saioan
Rafa Ruedaren gomendioa Bilbo Hiria irratian
Badok: «emen» Leire Palaciosen urteko kutunen artean
Badok: «emen» Jon Urzelairen urteko kutunen artean
Jon Urzelai diskoaren inguruan Badok Atarian
Kontaktua
birkitmusika@gmail.com